XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) adibideak Henaio eta Alto de la Cruz-eko aztarnategietan aurkituriko su-burniak, Carastako burdinezko lantza (zilarrezko damaskinatuekin apaindua dagoena) K.a. V. eta Igo mendeen artean kokatuko litzatekena, eta La Hoya-n azaldutako lauburu moduko eguzki-irudi metalezkoa, espazio obal batean kokatua dagoena.

Artea eta sormenari buruz ari garenez ezin ahantzi Axtrokiko ontzi zoragarriak, 1972an ustekabean Eskoriatzako Bolibar auzoan aurkituak izan zirenak.

Urrezko bi ontzi dira, errepuxatu faltsuaz txapa mehe batean eginak, barren aldetik zigilu batzuz mailukatuaz.

Banda horizontal batzu dekoratzen dute azal guztia gai ezberdinez.

Beren ahoko diametroa, 205 eta 210 milimetrotakoa da.

Euskal herriko mediterraniar isuriko mundu Hallstatiarraren barnean kokatzen dira.

Baliteke Erteuropan eginak izatea eta bere dataketa K.A. 800 eta 500 urteren artekoa litzateke.

Arte eskematikoaz ere hitz egin beharra dago.

Sarritan haitzuloetako labarretan eta bloke handitan kokatzen da eta ikertzaile askok diotenez liburu honi dagokion garaian koka litezke.

Margotutako irudiak ez dira batere erraz bereizten beren eskematizmoa handia delako.

Halere giza-irudiak ugariak direla esan daiteke.

Margoa eta grabatua erabiltzen dute.

Leenengo kasuan margo beltza izango da kasu gustietan erabiliko dena.

Grabatuak direnean labarrean zuzenean egindako hildoz lortzen dira irudiak, erabilitako tresnak zorrotzagoak edo amutsagoak direlarik.

A. LLanos-ek hiru aro ezberdintzen ditu: estilizazioena, eskematismoena eta abstrakzioena.

Lehenengo garaian giza-irudia mugikor azaltzen da eta arrastoen xinpletasuna handia bada ere gizonak berezi daitezke, bilutsik.

Buruan zerbait daramate eta eskuan arku bat.

Bigarren fasean irudiak sinbolo bihurtzen dira.

Azkeneko garaian berriz, (marrazki ugariena dituenan) arrastoak puntu eta lerro hutsak dira eta multzo txiki edo handietan biltzen dira.